XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

erreakzioak

Felipe Gonzalez

PSOEko idazkari nagusia

Desklasifikazioa Gobernuaren erantzukizuna bakarrik da.

Nahi duen bezala hartu dezala bere gain, ongi irudituko zait.

Eta erantzukizun hori ez da egun bakar batekoa, esan zuen atzo Erroman Felipe Gonzalez PSOEko idazkari nagusiak.

Juan Jose Laborda

PSOEko bozeramailea

Desklasifikazioak zalantza bide bat ireki du eta arazo larria sortu dio Estatuari, Labordaren ustez.

Koronel traidore batek (Juan Alberto Perotek), Mario Condek eta Pedro J. Ra-mirezek egin duten desestabilizazio muntaia dela eta, Espainian ez da posible sekretu ofi-zialak izatea.

Desklasifikazio orokorra erabaki bada, zergatik behartu zuten Auzitegi Goreneko Hirugarren Sala desklasifikazioari buruzko erabaki bat hartzera?, galdetu zuen.

Hala ere, ontzat jo zuen agiriak osorik desklasifikatu izana, eta ez epaileek eskatu zituzten pasarteak bakarrik.

Antonio Romero

IUko buruzagia

Gaurkoa egun historikoa da Zuzenbide Estatuarentzat, esan zuen Antonio Romerok.

Desklasifikazioak GALi buruz-ko sumarioak indartuko dituela iritzi dio.

Estatu terrorismoaren inguruan zabalik dauden sumarioekin asko du jokoan Espainiak, esan zuen.

Haren ustez, Auzitegi Gorenaren erabakia baliogabetzeko kanpaina ikusiko dugu hurrengo asteotan.

Epaiketa heltzen denean, berriz, guda zikina ulertzeko eskatuko diote Espainiako gizarteari.

Begoña Lasagabaster

EAko diputatua

Pozik agertu zen Begoña Lasagabaster EAko diputatua agirien desklasifikazioagatik, Zuzenbide Estatua gailendu dela esan nahi duelako.